Iñigo Astizek eta Mikel Aierbek Literaldian aurkeztuko dute 'Hondakindegia'

Kukaik eta Tanttakak 'Hnuy Illa' taularatuko dute Euskal literaturaren gaineko Bartzelonako jaialdian

Erredakzioa
2014ko apirilaren 22a
00:00
Entzun
Liburuaren Nazioarteko Egunarekin eta Sant Jordi egunarekin batera hasiko da bihar Literaldia, euskal literarurari buruz Bartzelonan egiten den jaialdia. Euskal etxeak antolatzen du festibala, eta aurtengoa hamargarren ekitaldia izango du. Maiatzaren 23ra bitartean, literatur ekitaldiak izango dira, baina baita antzerki emanaldiak, musika eta erakusketak ere. Larunbatean bertan, Iñigo Astizek eta Mikel Aierbek Hondakindegia ikuskizun poetiko ez-musikatua taularatuko dute Euskal Etxean.

Literaldia bihar, Liburuaren Nazioarteko Eguna izanik, Bartzelonako Rambletan egingo den liburu azokarekin hasiko da. Azkoan, euskal literaturako aleak izango dira eskura. Etzi, Elena Moreno Donde quiera que estés liburuaren egilea bere obraz ariko da Euskal Etxean, eta ostiralean Kukai eta Tanttaka konpainiek Hnuy Illa dantza ikuskizuna taularatuko dute SAT aretoan.

Literatur topaketak maiatzaren 9an berrekingo dio, Carlos Zabalak eta Paul Berrondok egingo duten irakurketa dramatizatuarekin. 16an, Juan Arrosagaraik erakusketa irekiko du, eta, 23an, Hobe kontatzen ez badidazu, ipuin kontalari katalanen euskarazko itzulpena aurkeztuko dute Euskal Etxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.