«Inoiz antzerkirik idatzi ez banu bezala sentitzen naiz»

2011ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Garai batean antzerki idazle oparoa izana bada ere, azkeneko 25 urteetan ez du antzerki obrarik idatzi Daniel Landartek. «Beldur bat sentitzen dut», aitortu zuen. «Ezin sinetsia baldin bada ere, inoiz antzerkirik idatzi ez banu bezala sentitzen naiz, eta berriz idazten hasteko beldurrak itotzen nau». Egungo munduko errealitate asko arrotzak eta ezezagunak zaizkio, eta hori da beldurraren sakoneko motiboetako bat. Ez du etsi, ordea. «Hil aitzin beste obra bat bederen idatzi nahi nuke, hala ere, eta ene plazerik handiena litzateke obra hori profesionalek ematea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.