29. Idazleen Biltzarra egiten ari dira gaur Saran, eta antzolatzaileek adierazi dute "inoiz baino aurkezpen gehiago" egingo direla aurten. Ehunen bat egile, 25 elkarte eta 17 bat argitaletxe bildu dira Sarako kiroldegian. Besteak beste, gainera, Pier Paul Berzaitz kantaria eta Ziburuko Jakintza elkartea saritu dituzte. Berzaitzek Hemen diskoa kaleratu zuen iazko azaroan. Elkar argitaletxeak emandako
Gazteluma saria —Ipar Euskal Herriko idazle gazteentzako izaten da—, berriz, Peio Jorajuriak jasoko du, Otalatz liburuagatik. Biltzarraren helburu nagusia izaten da liburu uzta erakustea, eta aurtengoa bete-betea dator.
10:00etan zabaldu ditu ateak biltzarrak. Ondotik, Euskaltzaindiak lau liburu aurkeztu ditu: Xiberoko Antzertia eta Pastorala; Bertze prediku batzuk; Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian, eta Onomastique du Nord du Pays Basque. Eusko Ikaskuntzak, gainera, urtero bekak banatu dizkie hamalau ikasleri.
Arratsaldean aurkezpen gehiago egingo dituzte.