Inoren Ero Ni, Xabier Montoia eta Lisabo, Bidehutsen eskaintzan

'Txinaurriak' diskoan Gabon Caligula gisa aritu zen Jupiter Jonen lehen diskoa ere kaleratuko du zigiluak

Erredakzioa
Donostia
2011ko irailaren 14a
00:00
Entzun
Bidehuts zigiluak lau disko iragarri ditu urtearen amaiera parterako. Andoaingo Inoren Ero Ni taldeak urrian kaleratuko du Fregoli laugarren lana. Azaroan, Xabier Montoiak Montoiaren Mundu Miresgarria argitaratuko du, ia hamar urte bete ondoren diskorik kaleratu gabe. Jupiter Jonen lehen lana ere azarorako prest egongo da: Caligula izenarekin jo zituzten lehen kantuak, eta Mikel Laboaren omenezko Txinaurriak diskoan Gabon Caligula gisa sinatu zuten. Lisabo da azkena: abenduan kaleratuko dute irundarrek oraindik izenbururik ez duen lana. Ezlekuak (2007) azken diskoan bezala, Martxel Mariskalek idatzi ditu hitzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.