Jon Alonsoren (Iruñea, 1958) liburuan Enekoitz Ramirez Lanbas ekintzaile ohia (Camembert helburu saiakera nobelatuan agertutakoa) “zintzoen saldoan” sartu da oraingoan, egoerak hala behartuta.
Hona hemen elkarrizketako esan batzuk:
- “Nik benetan asko estimatzen dudan garapena izan dute sukaldariek, gauza handia egin dutela iruditzen zait, baina denak beren neurria dauka eta uste dut sukaldariak neurriz gain jarri direla”.
- “Benetan ikusten badut egiten dudana ez zaiola inori interesatzen utzi egingo dut, baina interes minimo bat dagoen artean jarraituko dut”.
- “Uste dut Euskadi sarien inguruko polemikan orrialdea pasatzeko ordua dela. Maccarthysmoa desagertzen ari da, poliki-poliki bada ere, euskal gizartetik, beraz literaturatik ere bai”.