Instituzioek Txillida Leku beti «batasun gisa» ulertu dutela dio Blanca Urgellek

Museoaren ardura hartuz gero artistaren oinordekoen betorik ez luketela ametituko ohartarazi du

Erredakzioa
Donostia
2011ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
«Sekula ez dugu ez instituzioek ez gure inongo ordezkarik zalantzan jarri Txillida Leku gaur, bihar zein etzi batasun gisa ulertu behar dela, espazioa, baserria eta obra», adierazi du Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak, Eduardo Txillidaren oinordekoek igorritako gutun bati erantzunez. Gutun horretan, museoari «egungo konfigurazioan» eusteko bermerik ez eskaini izana leporatzen diete Txillidaren zortzi seme-alabek instituzioei, eta, horrenbestez, haren «batasun iraunkorra» ez ziurtatu izana.

«Ez dago ulertzerik zergatik susmopean jartzen den instituzioek behin eta berriz adierazi dugun iritzia», adierazi du Urgellek, gutunari erantzunez. Nolanahi ere, instituzioek «Txillida Leku bezalako ondare bat» hartuz gero «alde guztietatik ondare horren arduradun izateko» hartuko dutela ohartarazi du, eta horregatik ez dutela inoiz artistaren oinordekoek beto eskubidea izateko aukera aintzat hartu ere egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.