Kultura

Interneteko edukiak mugatzeko Sinde Legearen araua ontzat jo du Gorenak

Espainiako Internauten Erakundeak helegitea jarri zion edukiak organo administratibo baten esku uztea arautzen duen  dekretuari, baina atzera bota du auzitegiak, legezkoa dela iritzita.

2013ko ekainaren 20a
13:59
Entzun

Web orrialdeetatik edukiak kentzeko eta hainbat zerbitzu bertan behera uzteko erabakia organo administratibo baten esku uztea ez dago legez kanpo, Espainiako Auzitegi Gorenak jakinarazi duenez. Sinde Legeak, 2011n Espainiako Kultura ministro Angeles Sindek sinatutako dekretuak, Espainiako Internauten Erakundearen haserrea eragin zuen. Internautek uste dute Espainiako Konstituzioak soilik epaileei ematen diela horren gainean erabakitzeko eskubidea.

Gorenak erabaki duenez, "adierazpen askatasunak ez du eragozten batzorde administratibo bat sortzea, eta sarearen legezkotasuna ziurtatzeko neurriak hartzea, betiere berme konstituzionalak errespetatzen badira".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.