Interneteko konexioa izatea oinarrizko eskubide bihurtuko da 2010eko uztailean Finlandian. Horrela, herritar guztiek gutxienez megabyte bateko abiadurako Interneteko konexioa eduki ahal izango dute eta herrialdeko edozein tokitatik sarbidea.Hala ere, konexio horretarako sarbidea ez da doakoa izango.
Finlandiako Garraio eta Komunikazio Ministerioak iragarri du neurria, eta modu horretara Interneteko konexio eskubidea izan eta abiadura zehazten duen munduko lehen herrialdea izango da Finlandia. 2015ean, berriz, konexioaren abiadura handitu nahi dute, ehun megabyte segundokoa izatea nahi dute.
komunikabideak
Interneteko konexioa izateko eskubidea edukiko du finlandiar orok 2010ean
Finlandiako edozein lekutatik gutxienez megabyte bateko abiadurako sarera konektatu ahal izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu