komunikabideaK

Interneten .eus domeinuaren eskaera 2010eko martxoan aurkeztea espero dute

ICANN nazioarteko erakundea da hautagaitza onartu behar duena. PuntuEus Elkarteak eskaera onartzeko atxikimendu kanpaina abiatu zuen urtarrilean.

2009ko ekainaren 30a
18:27
Entzun
PuntuEus Elkarteak .eus domeinua Interneten erabili ahal izateko hautagaitza aurkeztu zuen urtarrilean. ICANN nazioarteko erakundearen aurrean aurkeztu beharreko eskaera 2010eko martxoan egina izatea espero du. Nazioarteko erakunde horren esku dago baimena.

Domeinu hori onartua izateko atxikimendu kanpaina urtarrilean jarri zuen abian PuntuEusk elkarteak eta jada 25.000 lagun batu dira. PuntuEusk Elkartea 30 erakundek osatzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.