Hasiera ekitaldia iluntzean izango bada ere, gaur goizean hasi da Donostiako 59. Zinemaldia. Sekzio ofizialean Intruders filma eskaini dute, eta horrek eman dio hasiera bederatzi eguneko jaialdiari. Gontzal Agote zinema kritikoak jarraituko ditu BERRIAn sail ofizialeko filmak, eta jada aurreratu dio BerriaTBri bihar paperean argitaratuko duen kritika, zinematik atera eta berehala.
Juan Carlos Fresnadillorena izan da Zinemaldian eskaini den lehen filma. Bihar No habrá paz para los malvados Enrique Urbizurena eta Amen fKim Ki-Duk-ena lehiatuko dira sail ofizialean. Atzo iritsi ziren epaimahaiko kideak Donostiara, eta Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak hartu zituen. Rebordinos buru den lehen Zinemaldia da aurtengoa, iaz hartu baitzuen Mikel Olaziregirengandik lekukoa.
BERRIA.INFOk Zinemaldiari buruzko webgune berezia prestatu du.