Literatura. Pasarte hautatua. Daniel Glattauer

'Ipar haizearen kontra'

2011ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Hiru minutu geroago
Fw:
Idazten dudan antzera ematen dut musu.


50 segundo geroago
Re:
Harrokeria nabarmena izan da oraingo hori, baina ez du itxura txarrik, Leo. Dena den, beste kontu bat: idazteko oso era ezberdinak dituzu!


45 segundo geroago
Fw:
Musu emateko ere oso era ezberdinak ditut.


Lau minutu geroago
Re:
Agintzen badidazu idazten duzun moduan ematen duzula musu, hartuko dut arriskua.


35 segundo geroago
Fw:
Hartu ba arriskua!


Hamabi minutu geroago
Re:
Eta musuaren ondoren gehiago nahiko bagenu?


40 segundo geroago
Fw:
Ba, gehiago nahi dugu.


50 segundo geroago
Re:
Eta gehiago egingo dugu orduan?


ANTZERKIA (ZATIA)

Jatorrizko hizkuntza: alemana.

Jatorrizko izenburua: Gut gegen Nordwind.

Itzulpena: Irati Elorrieta.

Argitaletxeak: Alberdania eta Erein (Batera saila).

Urtea: 2011.

Aurkezpena: Huts egite baten ondorioz hasten da Leo Leikeren eta Emmi izeneko ezezagun baten arteko harreman zibernetikoa, mezu elektronikoen bidezkoa, baina ezusteko neurriak hartuko ditu harreman horrek gero. Tanttaka antzerki konpainia oholtzara eramaten ari da Daniel Glattauerren Ipar haizearen kontra antzerki lana, gaztelaniaz eta euskaraz, eta euskarazko bertsioko testua Arantxa Iturbek egokitu du oholtzarako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.