Iparraldea Bertan jardunaldiak hasiko dira asteazkenean

Erredakzioa
Donostia
2012ko martxoaren 4a
00:00
Entzun
Hiru kontzertu eta mintzaldi bat bilduko ditu Iparraldea Bertan jardunaldien aurtengo aldiak, 11.ak. Euskal Kultur Erakundeak proposatuta eta Koldo Mitxelena kulturuneak antolatuta, datorrean asteazkenean hasiko dira, Koldo Mitxelenan bertan, eta lau egun iraungo dute, hilaren 28ra arte. 19:30ean hasiko dira emanaldi guztiak. Asteazkenean, Philippe Ezkurrak, Marina Beheretxek eta Kattalin Landaburuk emango dute kontzertua. Hilaren 14an, Begiz Begi eta Izarrak taldeak arituko dira. Martxoaren 21ean, Maddi Zubeldia eta haren musikarien txanda izango da, eta, astebete geroago, jardunaldien azken egunean, 28an, Battitta Boloquyk mintzaldia emango du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.