Iparraldeko Bertsularien Lagunak Elkarteak lehen aldikoz antolatuko du aurten Iparraldeko Txapelketa. Udazken honetan izanen da, eta hamasei bertsolari ariko dira, hiru kanporaketetan. Gaur egin dute aurkezpena.
Urriaren 18an izanen da lehen kanporaketa, Donibane Garazin (Nafarroa Beherea). Bigarrena, urriaren 25ean, Luhuson (Lapurdi). Hirugarrena, azaroaren 2an, Urdiñarben (Zuberoa). Azaroaren 15ean jokatuko dute finala, Donibane Lohizunen (Lapurdi) -zortzi bertsolari-.
Parte hartuko duten bertsolarien artean daude, besteak beste, Euskal Herriko Txapelketan finalean izan diren bi: Amets Arzallus -Luhusukoan ariko da- eta Sustrai Colina -Donibane Garazikoan-. Beste hamalauak: Mixel Aire Xalbador II.a, Karlos Aizpurua, Xan Alkhat, Odei Barroso, Maddalen Arzallus, Miren Artetxe, Ekhi Erremundegi, Gillen Hiribarren, Patxi Iriart, Mizel Mateo, Xumai Murua, Kristiñe Txoperena, Eneritz Zabaleta eta Egoitz Zelaia.
"Azken urteetan egindako lanari esker" antolatuko dute txapelketa, elkarteko kideek gaur nabarmendu dutenez, eta bertso eskolek garrantzi handia izan dutela esan dute. "Bertso eskolei esker bete dugu zakua. Horregatik gatoz haziak erein eta lurrak iraultzera".
Kultura
Iparraldeko Bertsolari Txapelketa aurten lehen aldiz
Urriaren 18an izanen da lehen kanporaketa, Donibane Garazin. Finala, azaroaren 15ean, Donibane Lohizunen. Amets Arzallus eta Sustrai Colina parte-hartzaileen artean izango dira. Hamasei bertsolari ariko dira denera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu