Orain arteko liburuetan "mundu bat eta bere barruan zuena" kontatzen saiatu dela nabarmendu du Atxagak liburu berriaren aurkezpenean, eta oraingoan "bidean gelditutakoa" kontatzen saiatu dela adierazi. Guztira 1.300 orriko liburu bat kaleratzekoa adina testu idatzi duela azpimarratu du Atxagak, eta alde batera utzi duen materialarekin ez du baztertzen beste liburu bat argitaratzea.
Hala, lan honekin eta beste batekin –bidean utzitako testuak argitaratzen baditu– "ziklo baten amaiera" ikusten duela adierazi du Zalduondon bizi den asteasuarrak, eta hortik aurrera "hitzek aginduko didate zer erritmotan idatzi".
Literatura
Ipuin txikiak eta prosaz jarritako poemak bildu ditu Atxagak 'Soinujolearen semea' 500 orriko liburu mardulean
Jose Irazu Garmendia 'Bernardo Atxagak' hainbeste denboran jasotako hizkiak aurkeztu ditu 'Soinujolearen semea' liburu mardulean. 500 orriko alea da Atxagaren azken lana eta Pamiela argitaletxeak atera du kalera. Ez da kontaketa lineal bat, "ipuin txikiak eta prosaz jarritako poemak" biltzen ditu, eta orain arte argitaratutako liburuetan kontatutako hainbat ideia bateratu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu