Iragazkiak ere aldatuko dira

Musika industria talde batzuen ibilbidea indartzen saiatzen zen. Industria, ordea, kinka larrian dago, eta galbahe lana beste batzuek egingo dute.

Igor Susaeta.
2012ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
Musika industria talde batzuen ibilbidea indartzen ahalegintzen zen. Haiei bultzada bat ematen. «Baina horrek ez du esan nahi bultzada hori taldeen kalitatean oinarritzen zenik», argitu du Etxegoienek. Iraultza digitalaren eraginez, ordea, industria kinka larrian dago, eta beste batzuek egingo dute galbahe lana aurrerantzean.

Barandiaranen ustez, beharbada, animaliekin bezala, «hautespen naturala gertatuko da. Edo kazetari espezializatuek eta erreferentziazko webguneek emango dituzte pistak». Egun, jada, iruditzen zaio modako aldizkariek «edo joerek» egiten dutela galbahe lana. Heras ere uste berekoa da. «Irakurri nahi duenak, zer atera den jakin nahi duenak badaki nora jo. Hori bai, ez dakigu zer gertatuko den publiko zabalarekin...». Etxegoienentzat, azken finean «kalitatea» nagusitu da. «Pitchfork atari digitalean sartzen baldin bazara, eta gehien entzundako abestien zerrendan puntan bazaude, sentsazioa duzu puntan zaudela. Izan ere, Pitchfork eta Mojo paperezko aldizkariaren arteko zerrendetan ez da alde handirik egoten. Ona denak aurrera egingo du». Izagirrek gakoetako bat bota du: «Oihan honetan saiatu behar dugu irudimena muturrera eramaten eta egiten dugunari kolore berezia ematen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.