Gaur aurkeztu dute 2013ko Bertso Txapelketa Nagusia, Bilbon. Irailaren 29an ekingo diote txapelketari, Villabona-Amasan (Gipuzkoa). Abenduaren 15ean izango da finala Barakaldoko BECen (Bizkaia), eta parte hartuko duten 43 bertsolarietatik zazpi sailkatuko dira finalera, 2009ko txapelketako irabazle Maialen Lujanbioz gain.
Martxan da Bertsolari Txapleketa Nagusia 2013ko webgunea, txapelketaren inguruko hainbat informazio biltzen dituena. Halaber, gaurtik aurrera daude salgai sarrerakbertsosarrerak.eu atarian.
Aurreko txapelketaren egitura izango du aurtengoak ere, eta ez da berrikuntzarik izango ariketetan. Krisia "sorkuntzan ere" badagoela esan du Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko presidenteak, eta horri "astindu bat" eman nahiko lioketela txapelketarekin. Haren agerraldiaren berri eman du zuzenean Beñat Zamalloak Berriketan.info eta Twitter sare sozialetan.
2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioak eta parte hartzaileak:
Kanporaketetako saioak:
Amasa-Villabona (Irailaren 29a): Alaia Martin, Fredi Paia, Iker Zubeldia, Jon Martin, Nerea Elustondo eta Odei Barroso.
Markina-Xemein (Urriaren 5a): Agin Laburu, Arkaitz Estiballes, Beñat Ugartetxea, Eneko Fernandez, Jone Uria eta Onintza Enbeita.
Hendaia (Urriaren 12a): Amaia Agirre, Felix Zubia, Iban Urdangarin, Iñaki Apalategi, Iban Urdangarin, Iñaki Zelaia eta Julio Soto.
Altsasu (Urriaren 13a): Beñat Gaztelumendi, Erika Lagoma, Jexux Mari Irazu, Oihane Perea, Unai Agirre eta Xabier Silveira.
Legazpi (Urriaren 19a): Ainhoa Agirreazaldegi, Beñat Lizaso, Igor Elortza, Iñigo Mantzizidor, Jokin Uranga eta Oihana Bartra.
Oion (Urriaren 26a): Eneritz Zabaleta, Etxahun Lekue, Iratxe Ibarra, Maddi Sarasua, Manex Agirre eta Miren Amuriza.
Finalaurreko lehen itzuliko saioak:
Gernika-Lumo (Azaroaren 9a): Amets Arzallus
TOLOSA (Azaroaren 10a): Unai Iturriaga
Oiartzun (Azaroaren 16a): Aitor Sarriegi eta Jon Maia
Murgia (Azaroaren 17a): Aitor Mendiluze eta Sustrai Colina
Finalaurreko bigarren itzuliko saioak:
Elizondo (Azaroaren 23a)
Donostia (Azaroaren 24a)
Maule-Lextarre (Azaroaren 30a)
Finala:
Barakaldo (Abenduaren 15a): Maialen Lujanbio