Lekeitioko (Bizkaia) Antzar Eguna ez dute irailaren 5ean egingo aurten. Izan ere, larunbatean egokitu da festa eta, ondorioz, Udalak festa irailaren 6an ospatzea erabaki du.
Sor daitezkeen segurtasun arazoengatik hartu du Udalak neurria. Urtero asteko edozein egun dela ere, milaka lagun joaten dira Lekeitiora festa ekimen horretara.
Udalak gaur adierazi du erabakia hartu aurretik Antzar Eguneko jaiarekin zerikusia daukaten eragile guztien iritzia jaso duela eta denek eman dietela oniritzia.
jaiak
Irailaren 5etik 6ra aldatu du Antzar Eguna Lekeitioko Udalak, segurtasuna dela-eta
Larunbatean egokituko da festa ekimena, eta segurtasun arazoengatik igandera pasatzea erabaki dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu