Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa jokatu zen atzo Gernika-Lumon, Jai-Alai frontoian, eta Iratxe Ibarra izan zen irabazle. 540 puntu lortu zituen. Finalerako txartela erdietsi zuen, beraz.
Fredi Paia (524,5), Ibon Ajuria (508), Jone Uria (504), Oihana Bartra (500) eta Amaia Uribe (426) sailkatu ziren ondoren. Beste bi finalaurreetako puntuazioaren zain egon beharko dute.
750 bertsozale inguru batu ziren Gernika-Lumon.
Beste finalaurrekoak
Markina-Xemein
- Datorren domekan, 17:30ean, frontoian.
- Partaideak: Onintza Enbeita, Arkaitz Estiballes, Eneko Abasolo, Miren Amuriza, Jose Artze, Jabier Olibares.
Getxo
- Abenduaren 7an, 17:30ean, Santa Eugenia plazan.
- Partaideak: Xabier Paia, Etxahun Lekue, Unai Iturriaga, Igor Elortza, Eñaut Intxaurraga, Gorka Ostolaza.
Finala
Abenduaren 20an izango da (larunbata), Barakaldon, BECen (17:30).
Bertsolaritza
Iratxe Ibarra nagusitu da Bizkaiko Txapelketako lehen finalaurrekoan
Domekan izango da hurrengoa, Markina-Xemeinen. Azkenekoa, abenduaren 7an, Getxon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu