ZINEMALDIA

Iraultza baten berri eman du Laurent Cantetek 'Foxfire' filmean

Zinemagile frantziarrak New York estatuko herri batean kokatu du istorioa, 1950eko hamarkadaren erdialdean. Neska nerabe batzuk dira Urrezko Maskorra irabazteko lehiatuko den pelikularen protagonistak. 

Igor Susaeta.
2012ko irailaren 24a
18:14
Entzun

Matxismoarekin, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko desberditasunekin, edo klaseen arteko aldeekin nazkatuta daude, besteak beste, eta elkarte sekretu bat sortuko dute, mendekua hartzeko eta haien ametsak betetzeko. Baina datorrela datorrela beraien arauen arabera bizitzea ez da hain erraza izango.

Entre les murs-en (2008) laudatuan egin bezala, Foxfire-n ere nerabeak erabili ditu nahi zuena kontatzeko. "Nerabezaroari buruzko film bat egin nahi nuen, garai oso aberatsa eta erabakigarria iruditzen zaidalako", esan du Cantetek, pelikularen ondoren emandako prentsaurrekoan. Fiilma 1950eko hamarkadan girotuta dago, baina iruditzen zaio orduko arazoak gaur egun ere existitzen direla: "Gainera, indar handiagoa hartu dute, agian".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.