Eraul

'Iraultza'

Diskoetxea: Deierri Records.

2017ko abenduaren 24a
00:00
Entzun
Folk doinu amerikarrak, bluesa eta pop alternatiboa oinarri dituen Asier Beramendiren proiektua da Eraul. Horrekin datoz donostiarrak udazkenean argitaratu duten Iraultza izeneko lehen diskoan. Baina hori baino gehiago da Eraul, doinu gordinagoak aurkitubaititzakegu esfortzu handirik gabe, hamaika kantutanintentsitateak gora eta behera egiten baitu errusiar mendibat balitz bezala, batzuetan gordintasuna agerian utziz, baina betiere ukitu goxo hori galdu gabe, countrytik bluesera eta rocketik popera salto eginez. Ez dira hauek parrandan entzun eta dantzan jarriko gaituzten abestiak, baina begiak itxi eta segundo bakoitzeko detaile guztietan arreta jartzea merezi duten diskoa horietako bat da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.