Atzo Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatu zuten, Tolosan (Gipuzkoa), eta Jexux Mari Irazuk irabazi eta finalerako zuzeneko txartela eskuratu zuen, herenegun Beñat Gaztelumendik egin zuen moduan. Hirugarren finalaurrekoa Hernanin jokatuko dute: igandean, Galarreta kiroldegian, 17:30ean.
Atzoko puntuazioa: Jexux Mari Irazuk 496,5, Aitor Sarriegik 492, Unai Agirrek 490, Iñigo Izagirrek 475, Nerea Elustondok 468 eta Beñat Lizasok 458.
Larunbatekoa: Beñat Gaztelumendik 490,5, Agin Rezolak 486, Alaia Martinek 482, Felix Zubiak 479,5, Iker Zubeldiak 465 eta Iban Urdangarinek 438.
Azken finalaurreko saioko bertsolariak: Amaia Agirre, Ainhoa Agirreazaldegi, Iñaki Apalategi, Iñigo Mantzisidor, Jon Martin eta Jokin Uranga.
Finalerdietako hiru saioetako irabazleak, eta puntuazio altuena lortzen duten beste bost bertsolariak sailkatuko dira finalera. Lehen bi saioetako puntuazioen ondorioz, Lizasok ezingo du finalera sailkatu. Abenduaren 18an izango da finala, Donostian, Ilunben.
Duela lau urte Aitor Mendiluze izan zen txapeldun. Aurten ez parte hartzea erabaki zuen.