Ireki dute Kimuak programarako deialdia
ZINEMA. Atzo hasita, uztailaren 8ra bitartean aurkeztu ahal izango dira Kimuak Euskadiko Filmategiak antolaturiko programan parte hartu nahi dutenen lanak. Lanek 2010eko irailaren 30etik aurrera amaitutakoak izan behar dute, iraupenak 30 minututik beherakoa izan behar du, eta edozein euskarritan filmatua egon daiteke, bai zinematografikoan eta bai bideografikoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu