Joan Mari Irigoien idazleak gaur aurkeztu du Orbetarrak bildumako azken lana, Nor bere bidean izeneko liburua. Onartu du "sekulako ahalegina" eskatu dio liburuak. Orain, ordea, "arintasuna eta liberazioa" sentitu ditu. Trilogia egin du Irigoienek.
Bizikletan zihoala ezbeharra izan zuen Irigoienek, eta horrek zaildu egin du proiektua amaitzea. Nolanahi ere, gustura azaldu da idazlea. Damaso eta Gabino anaiak dira protagonistak, eta lehen pertsonan jarri ditu hizketan Irigoienek. Gai askori buruz ari dira; nola politikaz, hala jainkoaz.
Aurrera begira jarria dagoela adierazi du Irigoienek. "Bizpahiru zirriborro baditut; bestetik, buruan dabilkit azken bolada honetan beste proiektu bat armen negozioei buruzkoa... Poema liburu bat ere bai".
LITERATURA
Irigoienek amaitu du 'Orbetarrak' bilduma
'Nor bere bidean' liburua aurkeztu du gaur, bildumako azkena. Idazleak onartu du "sekulako ahalegina" eskatu diola lanak, eta orain "arintasuna eta liberazioa" sentitu dituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu