Zinemaldia

Irizar saria 'Oreina' filmarenzat

Koldo Almandozek zuzendutako pelikulak eraman du Euskal Herriko ekoizpen oneraren saria. Zuzendari Berriak sailean estreinatu dute, eta Hego Euskal Herriko hainbat aretotan ikus daiteke atzotik.

Laulad Ahmed Saleh aktorea, Oreina filmean.
urtzi urkizu
2018ko irailaren 29a
15:24
Entzun

Euskal Zinemaren Irizar saria emango diote gaur gauean Oreina euskarazko filmari. Koldo Almandozek zuzendutako pelikula trantsizioez mintzo da; filmean nagusi dira identitate aldakorrak, joan-etorriko lekuak, espazio hibridoak... Duela bi aste hala esan zion Almandozek BERRIAri: «Narratiben eta eskuliburuen menpe egotea da zinemaren gaixotasunik handiena».

Zuzendari Berriak sailean estreinatu dute pelikula Zinemaldian. Edonola ere, dagoeneko ikusgai dago Gasteizko Florida eta Gorbeia zinema aretoetan, Bilboko Gollem Alhondigan, Bizkaiko Elorrio, Galdakao, Portugalete eta Zornotza herrietan, Gipuzkoako Arrasate, Azkoitia, Eibar, Errenteria, Irun, Zumaia eta Zumarraga herrietan, eta Iruñeko Golem Yamahuchi aretoetan.

[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=ojK49RJjwQc[/youtube]

Filmeko aktore protagonistak Patxi Bisquert, Ramon Agirre eta Laulad Ahmed Saleh dira. Asteartean, estreinaldi egunean, Zurriolako butaka saioan elkarrizketatu zituzten Bisquert eta Ahmed Saleh.

[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=U1l4K2ImymY[/youtube]

Bestetik, Raul de la Fuentek eta Damian Nenow zuzendarien Another day of life filmak Donostia Hiria Publikoaren Saria eraman du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.