Gure Zirkuak asteburuan amaitu du lehendabiziko bira. Donostian egin ditu azken bi saioak. Karpa ibiltaria lau hilabetez aritu da herriz herri, eta harrera ona egin dio publikoak. Guztira, 97 emanaldi egin dituzte, eta 25.000 lagun joan dira ikuskizunaz gozatzera. Aurtengo uda oso berezia izan dela aitortu dute egitasmoaren bultzatzaileek.
BERRIA TB Gure Zirkuaren agurreko saioan izan da, eta Iker Galartza proiektuaren sustatzailearekin hitz egin du.