kultura

Iruña-Veleiako indusketen kontrako kalejira egin dute

Analitikak egin arte aztarnategia itxi behar dela aldarrikatu dute.

2011ko ekainaren 25a
18:16
Entzun

Iruña-Veleia aztarnategian indusketan jarraitu ez dezaten eskatzeko kalejira informatibo bat egin dute gaur hainbat lagunek, SOS Iruña-Veleia Plataforma eta Arabako Iruña Argitzeko Batzordeak deituta. Analitikak egin arte Iruña-Veleia itxi behar dela aldarrikatu dute, han bertan; kate sinboliko bat jarri dute.

Indusketa ixteko arrazoietako bat orain arte egindako "suntsipena" da, haien arabera. Beste arrazoi bat judiziala dela diote, analitikei buruzko auzi bat oraindik argitzeke dagoelako.

"Ez dugu utziko gure ondarea suntsitzen. Ezin dugu onartu Araban zientzia, arkeologia eta euskara horrela baztertu eta umiliatzea", esan dute gaurko ekimenaren antolatzaileek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.