Irudia. Londres. Galtzagorri, Munduan
Arrakastaz eskaini zuten atzo Maddi Oihenartek, Patxi Zubizarretak, Jokin Mitxelenak, Gema Arrugaetak, Joserra Senperenak eta Idoia Noblek Paperean hegan ikuskizuna IBBY haur eta gazte literaturaren nazioarteko elkartea Londresen egiten ari den kongresuan. 200 bat lagunen aurrean, musika, hitzak eta irudiak uztartu zituzten, hizkuntzekin ere jolastuz, euskara ez ezik ingelesa, frantsesa, gaztelania eta alemana ere erabili baitzituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu