Irudiaren esanahi ezkutuaren bila

Alberto Barandiaran.
2009ko urriaren 17a
00:00
Entzun
Paisaietan bizi diren irudiak bainoago, pertsonetan ezkutatuta dauden pertsonaiak maite zituen Koldo Chamorrok, beti. Edozein erretraturen atzean dagoen esanahi horren bila aritu zen beti, 1965ean argazkiak egiten hasi zenetik. Eta horrek eraman zuen munduko hainbat argazki agentziarekin lanean aritzera eta liburu esanguratsuak egitera. Bilaketa, beti.

Gasteizen jaioa, Iruñean bizi zen aspalditik, eta Iruñekoa sentitzen zen. Argazkilari autodidakta zen, eta independentea. Erreportaje ugari argitaratu zituen El Pais-en, Geo France-n, Conde Nast-en (AEB), eta hainbat erakunderekin lan egiten zuen. Baina giza paisaia maite zuen, batez ere. 1973an Algo llueve sobre mi corazón (Zerbait ari du nire bihotz gainean) proiektua hasi zuen, gutxitu fisikoen egunerokotasunari buruzko erreportaje etengabea. Iaz, Oteiza Museoa Fundaziorako liburua argitaratu zuen, Nafarroako beste zenbait argazkilarirekin elkarlanean. Atzo hil zen Iruñean, ustekabean, ebakuntza baten osteko konplikazioen ondorioz. ALBERTO BARANDIARAN
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.