Joseba Irazoki eta Lagunak

'Irudipena' / 'Udaberriko eguzki'

Diskoetxea: Acuarela.

2016ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Irazoki eta Lagunak-ek binilozko single berria plazaratu dute Acuarela diskoetxe indie ezagunaren bitartez. Zazpi hazbetekoak bi kantu biltzen ditu. A aldeko Irudipena doinuaren hitzak Xabier Gantzarainen testu batean oinarritzen dira, eta Captain Beefhearten blues kubistaren pareko erritmoekin hasten da, pasarte espazialetan zabaltzeko, eta txaloekin amaitzeko, tarteka haize moldaketa surrealistak entzuten diren bitartean. Zoratzeko modukoa. B aldeko Udaberriko eguzki kantuaren letrak, berriz, BeƱardo Goietxek idatzi ditu, eta Josebaren ohiko estilotik gertuago dago: folk, post-rock eta izpi psikodelikoak. Berakoak asmatu egin du kantuen aukeraketan, bi aldeen arteko sinbiosi elektrifikatua aproposa baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.