festak

Iruñea entzierroetarako prestatzen ari da

Lehenengo zezenak iritsi dira hirira, Alcurrucen, Santiago Domecq, Jose Cebada Gago eta Fuente Ymbro ganadutegietakoak.

2009ko uztailaren 1a
18:27
Entzun
Atzo iritsi ziren Iruñera sanferminetako entzierroetan irtengo diren abelburu batzuk. Miranda de Pericalvo, Fermin Bohorquez, Alcurrucen, Cebada de Gago eta Ventorrillo ganadutegietakoak, hain zuzen ere. Uztailaren 5etik, 9ra bitartean aterako dira, hurrenez hurren.

Bestalde, Iruñeko Udalak jakinarazi du, gaur gauetik aurrera substantzia kimiko bat botako dutelaentzierroaren ibilbidean korrikalariak eta zezenak ez labaintzeko. 2005etik aurrera hartu den neurria da hori eta arrisku handieneko tarteetan ematen da, Mercaderes eta Estafetako kurbetan zehazki.

Entzierroko itxitura ere jartzeko prest dago. Urtero egiten duten moduan, arotzek 2.700 ohol eta 900 zutoin jarriko dituzte ibilbide guztian.

Zezen plazan jarrera ona izateko kanpaina martxan

Zezen plazan jendea "ondo portatu" dadin eta "giro ona" egoteko kanpaina bat ere sortu dute. 500 kartel eta 50.000 liburuxka banatuko dituzte euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez idatzita. Hondarretara ezer ez jaurtitzeko eta bertako langileei kasu egiteko eskatuko dute kanpaina horretan. Neurri horiek bete ezean, kamarak eta isunak daudela ere ohartaraziko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.