Mira Antzokia

Iruñeko Udalak Mira Antzokiari dirurik ez ematea erabaki duenez, Zubikaraik berriz ekin dio gose-grebari

Pablo Zubikarai Iruñeko Mira Antzokiko zuzendariak gose-grebari ekin dio berriz. Iruñeko Udalak datorren urteko aurrekontuak onartu ditu eta ez du aurreikusten antzokiaren diru-arazoari laguntzeko partidarik. Hori izan da Zubikaraik protestari berrekiteko arrazoi nagusia, herenegun, 26 egun gose-greban egon ondoren, utzi egin behar izan baitzuen osasunez pattal zegoelako. Zubikaraik "bukaeraraino joateko asmoa" duela nabarmendu du.

2003ko azaroaren 29a
17:34
Entzun
Pablo Zubikarai Iruñeko Mira Antzokiko zuzendariak ostegunean utzi behar izan zuen 26 eguneko gose-greba osasun arazoak zituelako. Zubikarai Nafarroako Ospitalera eraman zuten orduan, eta protesta ekintza "batez ere, amarengatik utzi" zuela nabarmendu zuen. Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren aldetik diru-laguntza jasotzeko "bermerik" ez zuela ikusten esan zuen orduan Zubikaraik, baina Iruñeko Kultur zinegotziarekin izan beharreko "elkarrizketaren zain" gelditzen zela nabarmendu zuen.

Gaur goizean, ordea, José Ignacio Pérez Cabañas zinegotziak "iruzur egin" diola azpimarratu du Zubikaraik, "gezurrak esanez denbora irabazi nahi izan duelako eta gero eta gertuago ikusten dut Mira Antzokia ixteko mehatxua".

Hala, bere amarengatik "asko sentitzen" baldin badu ere, "bukaeraraino" joango dela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.