Musika. JABIER MUGURUZA

Irun dute geltoki Muguruzaren kantuek, gaur

Non: Irungo Amaia auditoriumean. Noiz: Gaur, 19:00etan.

2020ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Euskal musikaren ondarea «nostalgiarik gabe baina maitasunez» aldarrikatu nahian, atzera begira jarri zen iaz Jabier Muguruza musikaria. Harentzat garrantzitsuak diren hamabost euskal kantu hautatu —1980ko urteetatik 2000ko hamarkadara bitartekoak—, eta bere eginda jaso zituen Geltokiak izarretara disko-liburuan (Mara Mara Diskak, 2019). Antzinako bihotz (Mikel Laboa), Zaharra zara Bilbo (Gari), (H)erra kanta (Anari), Berreziketaren zailtasunari buruz (Ruper Ordorika), Ilun-ikarak (Imanol) eta Hemen izango bazina (Negu Gorriak) kantuen bertsioak jaso zituen, besteak beste, iazko azaroan plazaratutako lanean. Oraingoz Gipuzkoan egindako diskoaren aurkezpen bakarra izango da gaurko kontzertua. Muguruzarekin batera, besteak beste, Bernardo Atxaga, Jean Marie Ecay, Mikel Azpiroz, David Gomez eta Mikel Artieda izango dira oholtza gainean emanaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.