Iruña-Veleiako grafitoei buruz txostena egin behar dela dio epaileak
Espainiako Kultur Ondarearen Institutuak egingo ditu analisiak, epaileak hala erabaki eta enkargatuta
Susana Junquera Bajo Gasteizko Lehen Instrukzio Epaitegiko epaileak ebatzi du Iruña-Veleiako aztarnategiko pieza arkeologikoen eta grafitoen inguruko adituen txostena egin behar dela, kontuan hartuz haien ezaugarri morfologikoak eta kimikoak, agerian izandako gainazalen antzinatasuna, eragindako aldaketen zantzuak eta beste hainbat gorabehera tekniko. Ebazpen judizialaren arabera, Espainiako Kultur Ondarearen Institutuak egingo ditu analisi horiek, eta dagoeneko erakunde horri jakinarazi zaio egin behar dituela. Ebazpen arkeometrikoa ezinezkoa dela diotenak oker daudela erakusten du epaileak hartutako erabakiak, Lurmenen iritziz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu