Iruña-Veleiako ostrakak datatzeko eskatu diote Arabako Aldundiari

Julio Nuñez indusketen zuzendaria kargutik kentzea ere galdegin du Arabako Iruña Argitzeko Batzordeak

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko azaroaren 22a
00:00
Entzun
Iciar Lamarain Arabako Kultura diputatuari Iruña-Veleia aztarnategiko ostrakak datatzeko eskaera egin dio Euskararen Jatorria elkarteko Arabako Iruña Argitzeko Batzordeak, Aldundian ofizialki erregistratutako dokumentu baten bidez. Lau dira zehazki eskaerak: ostraka polemikoenak datatzea, faltsuak ala egiazkoak diren jakin dadin; jendeari ostrakak ikusteko aukera ematea; sektore oso bat hondatzeagatik, Julio Nuñez indusketako zuzendaria kargutik kentzea, eta egin dituen kalteengatik haren kontra ekinbide penalak aurkezteko aukera aztertzea; eta gaia argitu arte, indusketa eremua ixtea».

Eskaria sinatu dutenek diotenez, ostraken erdiak baino gehiago datatzeko moduan daude, eta pieza bakoitzaren datazioaren aurrekontua 1.500 eurokoa da. Laborategi egokienen zerrenda ere helarazi diote txosten batean Lamaraini.

Hiru urte dira ostrakak faltsutzat jo zituztenetik, eta aldundiak ez du zuzen jokatu harrezkero, eskariaren egileen iritziz. «Hiru urte hauetan aldundiak ez du gai hau konpondu nahi izan, eta horregatik ez dira ostraka polemikoenak arkeometria laborategira bidali», diote eskariaren testuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.