Iruña-Veleiarako dirua ziurta dezan eskatu dio Legebiltzarrak Jaurlaritzari
PSE, PP eta UPDren botoekin onartu da proposamena, eta kopuru bat zehaztu ez izana kritikatu du EAk
Iruña-Veleiako aztarnategiko ikerlanen garapena ziurtatzeko behar den finantzazioa ziurtatzeko, Eusko Jaurlaritzari Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan aritzeko eskatzea erabaki du Eusko Legebiltzarrak. Testu berean, Legebiltzarrak eskatzen dio Aldundiari beste erakunde publiko zein pribatuekin hitzarmenak egiten saia dadila, aztarnategiaren bideragarritasun ekonomikoa ziurtatzeko. PSE, PP eta UPDren aldeko botoekin onartu da legez besteko proposamena, EAk aurkeztutakoaren ordez. Atzo izandako eztabaidan, Juanjo Agirrezabala EAko parlamentarioak Eusko Jaurlaritzak emandako laguntza «justifikaziorik gabe» murriztu dela esan zuen, eta PSE, PP eta UPDk diru kopuru jakin bat zehaztu ez izana kritikatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu