Musika

Iruñeko Ganbera Abesbatzak jasoko du Vianako Printzea saria

Maiatzaren 26an egingo da saria emateko ekitaldia, Erriberriko Errege jauregian.

Iruñeko Ganbera Abesbatza. NAFARROAKO GOBERNUA
Berria
2018ko apirilaren 27a
13:41
Entzun

Nafarroako Kultura Kontseiluak Iruñeko Ganbera Abesbatza proposatu du Vianako Printzea saria jasotzeko. Nafarroako kultur aitorpen inportanteena da Vianako Printzea saria, eta maiatzaren 26an banatuko du Nafarroako Gobernuak, Erriberrin egingo den ekitaldi batean.

Iruñeko Ganbera Abesbatza Luis Morondok sortu zuen, 1946an, XV., XVI. eta XVII. mendeetako musika aztertzeko, lantzeko eta jorratzeko helburuarekin, nahiz eta, urteek aurrera egin ahala, errepertorioa ahots musikaren genero osora zabaldu zuen.

Urte hauetan guztietan, nazioarteko jaialdi garrantzitsuenetan hartu du parte; besteak beste, Granadako Nazioarteko Musika eta Dantza Jaialdian, Grazeko Nazioarteko Jaialdian, Donostiako Musika Hamabostaldian, Vienako Nazioarteko Jaialdian, Santanderko Nazioarteko Jaialdian eta Pollençako Nazioarteko Jaialdian.

Horretaz gain, ehun disko ingurutan hartu du parte.

Vianako Printzea saria jasotzeko, zortzi hautagai zeuden; Iruñeko Ganbera Abesbatzaz gainera, Gregorio Monreal historialari eta EHUko errektore ohia, Tomas Yerro idazle eta irakaslea, Atena fundazioa, Fermin Balentzia musikaria, Sagrario Aleman irakasle eta euskaltzaiina, Ramon Macias ikertzaile, pintore eta musikaria, eta Daniel Baruc idazlea.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.