Irungo Zinema eta Bideo Jaialdian, 36 lehiakide
ZINEMA. Abenduaren 26tik 29ra bitartean egingo da Irungo Zinema eta Bideo Jaialdia, Amaia kultura zentroan. 166 lan aurkeztu ziren, eta, orotara, 31 film labur lehiatuko dira. Horietako bederatzik zinema formatuan parte hartuko dute, eta gainerakoak bideo formatukoak izango dira. Zinema formatuko garaileak 2.000 euro eskuratuko ditu, eta bideo formatuko garaileak, 1.200 euro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu