New Yorken eta Washingtonen 2011ko irailaren 11n izandako atentatuen ondoren zabaldutako islamofobia salatu zuen atzo, Veneziako zinema jaialdiaren lehen egunean, Sami Nair zinemagile indiarrak, inaugurazio ekitaldian The Reluctant Fundamentalist filma lehiaketaz kanpo aurkeztu eta gero. «Indiar baten eta pakistandar baten alaba naiz», adierazi zuen Nairrek. «AEBetan egin nituen ikasketak, eta New York neure etxe bihurtu nuen. Maite nuen ingelesa hizkuntza bat gehiago baino ez zen leku batean bizitzea, eta harro nengoen edonori ere bertan jaioa izan gabe denei bertako sentiarazten zion hiri batean bizitzeaz. Oso mingarria izan da hori dena azken hamarkadan nola aldatu den ikustea».
Moshin Hamid idazlearen izenburu bereko nobelan oinarrituta zuzendu du Nairrek The Reluctant Islamist (Islamista uzkurra), Riz Ahmed Liev Schreiber, Kate Hudson eta Keifer Sutherland aktore nagusi lanetan bere aginduetara hartuta. Izenburuak aipatzen duen islamista uzkurra pakistandar gazte argi eta anbiziotsu bat da. Wall Streeten amets amerikarra gauzatu nahian dabilela, islamofobiaren eta aurreiritzi xenofoboen ondorioei aurre egin behar die. Istorioak «Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko solasa» proposatzen du, Nairren iritziz, «estereotipoak, miopia eta ezjakintasuna urratuz».
Kulturak uztartuz
Filmeko pelikulan Pakistango musika tradizionala Mendebaldeko pop eta rock musikarekin uztartu du —Peter Gabriel, adibidez—, eta kredituak ingelesez idatzi ditu, baina eskuinetik ezkerrera.«George Bushek esaten zuenaren aurka, aukera asko dago 'haiekin' eta 'haien aurka' izatearen artean», Nairren ustez. «Oso argi daukat immigrante askok oso ondo ulertzen dutela zer den estatubatuar izatea eta Amerikako Estatu Batuak maite dituztela».
Sami Nairrek Urrezko Lehoia eskuratu zuen Venezian 2001ean, Monsoon Wedding filmarekin.
Islamofobia salatu du Sami Nair zuzendariak Veneziako jaialdia hastean
'The Reluctant Fundamentalist' filmarekin inauguratu du Mostra 2001ean sari nagusia jaso zuenak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu