Sasoian eta artean kontzertuak ematen ari zela hil da Lucio Dalla, Italiako musikaren azkeneko 40 urteak gehien definitu dituzten abeslarietako bat. Herenegun Montreauxen (Suitza) abestu zuen, eta atzo, goizean, bihotzekoak jota zendu zen. 69 urte zituen.
Dalla 70eko hamarkadan egin zen ezagun, San Remon Gesu Bambinorekin parte hartu zuenean. Urte haietan egin zituen bere kanturik ezagunenak: Nuvolari, Futura, Caruso... Azken hori Luciano Pavarottik ere abestuko zuen urte batzuk geroago. Haren abestiek arrakasta handia lortu zuten Italian, baina atzerrian ere estimatua izan zen. Horren lekuko dira haren abestien moldaketa ugariak. •
Hilberria. Lucio Dalla
Italiako kantuaren aurpegia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu