Goizeko 11:15 aldera heldu da epailea Iruñeko Mira antzokira, eta aretoa ixteko eginbideak aurerra eraman ditu.Atzo bertan, botatze autoa bertan behera uzteko, edo gutxienez atzeratzeko eskatu zuen Mira antzokiko zuzendariak, baina haren galdekizunak ez du erantzunik jaso. "Bidezkoa ez den egoera honetan eta laguntza publikorik jasotzen ez dugun honetan Administrazioaren aurrean ahalegin handia egin dugu egoera hobetzeko», azaldu zuen. Gaur jakinarazi du atzo bertan Nafarroako Gobernuaren agiri eskaera bat jaso zutela etorkizunean konbenio bat gauzatu ahal izateko. Izan ere, hori izan dute azkenaldiko xedeetako bat, antzokiaren egoera ekonomiko txarra onbidera dezakeen hitzarmena eratzea Nafarroako Gobernuarekin.
Konbenio hori «oraindik azterbidean» dagoelako, «aretotik bidaltzea geldiaraztea» eskatu zuten Mira antzokiko arduradunek.Konbenioa aztertu ondoren «antzokiaren mesedetako erabakia hartuz gero, jabeen nahiak asetzea eta kulturgunearen jarraipena posible egingo zuen ordainketa bidea» bilatuko luke Zubikaraik.Epea gainera etorri arte itxaron izana «Administrazioaren erantzunaren zain egon izana» izan dela nabarmendu dute Iruñeko antzokikoek.
Mira antzokiko arduradunak beraiei gertatu zaiena «beste inori gerta ez dakion» ahalegindu dira diru laguntzarik gabe gelditu direnetik hona egindako ibilbidean.
Antzoki alternatiboa
Pablo Lopez Zubikaraik joan den urteko azaroan Caja Navarraren, Iruñeko Udalaren eta Nafarroko Gobernuaren laguntza falta salatu zuen eta «duintasuna eskatzeko» antzokitik atera gabe gose greba bat hasi zuen. «Gure kultur egitaraua oso duina izan da, baina erakundeei ez zaie interesatu antzoki alternatiborik egotea; horregatik, beste batzuek jasotzen duten moduan, dagozkigun diru-laguntzak eskatzen ditut», esan zuen orduko hartan zuzendariak.
Pablo Lopez Zubikarairen ardurapean antzerkia, dantza eta zirkua hartu ditu Mira antzokiak irekirik egon den bitartean.
Kultura
Itxi dute Iruñeko Mira antzokia
Iruñeko Mira antzokiaren kudeatzaileek alokairua ez zutela ordaintzen-eta haien kontra zegoen botatze agindua gauzatu du gaur goizean epaileak; horrenbestez, aretoa itxita geratu da. 30.000 euro inguruko zorra zuten antzokiko arduradunek egoitzaren jabearekin, eta azken egunotan, botatze agindua atzeratzeko eskatu dute Nafarroako Gobernuarekin laguntza hitzarmen bat egitekotan direlako. Jabeak agindu die konbenioa egiten badute, berriro antzokia alokatzeko prest dagoela. Pablo Lopez Zubikarai gose greba egin zuen azaroan Nafarroako erakundeei antzokia aurrera ateratzeko laguntza eskatzeko. Laguntza, ordea, berandu heldu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu