Berlingo Guggenheim museoa urte honen bukaeran itxi egingo dutela jakinarazi du gaur hango bazkide Deutsche Bank-ek. 1997an zabaldu zuten, banku haren eta Guggenheim Fundazioaren elkarlanaren ondorioz, eta 2012 amaieran bukatuko da hitzarmena. "Hala ere, bi erakundeok lankidetzako beste plan zehatz batzuk ditugu", esan du Deutsche Bank-ek.
Urteotan 57 erakusketa hartu ditu Alemaniako museoak, eta 1,8 milioi bisitari izan dira. Arte garaikidearen zentro garrantzitsua da.
Gaur egun lau dira Guggenheim museoak dituzten hiriak: New York, Bilbo, Berlin eta Venezia. Bosgarrena Abu Dhabin eraikitzen ari direna izango da; 2013an inauguratuko dute. Helsinkin ere zabaldu nahi dute bat.