Itxieraren gakoak

2012ko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
1Zer harreman du itxierak SOPA legearekin?SOPA legearen aurka protesta egiteko Googlek eta Wikipediak itzalaldia egin eta hurrengo egunean itxi du Megaupload AEBetako Justizia Departamentuak. Gobernuak azaldu du ez duela zerikusirik deskargen aurkako legearekin, baina webgunea ixteko arrazoi nagusitzat pirateria jarri dute, SOPA legearen helburu nagusia, alegia. FBIren arabera, atxiloturikoak «informatika pirateria globaleko sare erraldoi bat kudeatzen duen erakunde bateko kideak dira». Egile eskubideetan galdutakoak 500.000 milioi dolar direla uste dute AEBek, eta publizitateari eta Premium kontukoerabiltzaileei esker 175 milioi dolar irabazi dituztela leporatzen diete atxilotuei.

2Zertan hausten zuen legea Megauploadek? AEBetako Justizia Departamentuaren arabera, jabego intelektualaren eskubidearen aurka egiten zuen Megauploaden zerbitzuak, egile eskubideak dituzten edukiak legez kanpo trukatzeagatik elakrrekin. Publizitatetik, Premium kontuetatik eta beste webguneei kobratutakotik eskuraturiko irabaziak legez kontrakoak dira, jabego intelektuala urratzen duten edukiak izateagatik.

3Zergatik Megaupload?Artxiboak elkarrekintrukatzeko webgune garrantzitsuenetakoa izan da Megaupload. 150 milioi erabiltzaile dituerregistraturik, 50 milioi erabiltzaile eguneko, eta Internetekotrafikoaren %4. Haren zerbitzua eskuratzeko, ez dago zertan haren ataritik sartu; beste webgune batzuen bidez ere lor liteke sarrera, esate baterako, SeriesYonkis edota PeliculasYonkis Espainiako atarietatik.

4Zer gertatuko da Megauploaden gordetako artxibo pertsonalekin? Une honetan, Megauploadeko zerbitzariak blokeaturik dauzka AEBetako Gobernuak.Legeetako adituek diotenez, agintaritzak erabiltzaileen esku jarri behar du sistema bat, erabiltzaileek artxibo pertsonalak berreskuratu ahal izateko.

5Norentzat da mesede? Adituen esanetan, besteak beste, disko gogorrak egiten dituzten fabrikatzaileak —nork izango du konfiantza orain edukiak gisa horretako webguneetan trukatzeko?— eta kultura industria tradizionala aterako dira irabazten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.