BIHAR BERRIA-N

Itziar Okariz eta Jon Mikel Euba, konplize

'Sortzailea eta konplizea' erreportaje sortan bigarrena argitaratuko du bihar BERRIAk.

Itziar Okariz eta Jon Mikel Euba. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
2014ko abuztuaren 12a
07:06
Entzun

Elkarrizketa da bien sorkuntzarako metodoa. Elkarren konplize dira biak, eta elkarrekin sortzaile. Itziar Okariz eta Jon Mikel Euba dira. Euskal arte garaikideak duen sortzailerik entzutetsuenetariko bat egun Itziar Okarizena. Nazioartean oihartzun handiena duen euskal sortzaileetariko bat da Jon Mikel Euba.

EHUko Arte Ederretako Fakultatean ezagutu zuten elkar, baina handik urte batzuetara heldu zen benetako topaketa. Artelekun ikastaro bat egitera joan, eta Okarizen etxean hartu zuen ostatu Eubak. "Artisten etxe bat zen hura", dio. "Sekulako maila zegoen han. Oso solasaldi onak izaten genituen". Biak elkartu ditu BERRIAk Sortzailea eta konplizea udako seriean, eta bihar argitaratuko da haiei buruzko erreportajea.

Gaur argitaratu da serieko lehen alea, Harkaitz Cano eta Gorka Arreseri buruzkoa. Datozen egunotan Koldo Almandoz eta Marian Fernandez Pascal; Ainara Gurrutxaga eta Oier Guillan; Mixel Etxekopar eta Jean-Christian Irigoien; eta Xabier Montoia eta Ibon Rodriguez ere bilduko ditu BERRIAk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.