Zarama talde mitikoa itzuli da, hamalau urteko etenaren ostean. Larunbat gauean egin zuen bueltako lehen kontzertua, Bermeoko (Bizkaia) Kafe Antzokian, eta jende asko batu zen.
Zarama birziklatua biraren estreinako kontzertua izan zen. Maiatzaren 16an Atarrabian (Nafarroa) ariko da, Indurain Anaiak pabiloian, Kaotiko, Gose eta Kopekin batera. Maiatzaren 22an, berriz, Gasteizen, Jimmy Jazz aretoan.
Roberto Moso (ahotsa), Tontxu Tabares (gitarra), Xabier Alvarez Javi (baxua), Ernesto Alava (bateria) eta Joseba Lafuente (teklatua) dira taldekideak.
1977an sortu zuten Zarama eta 1994a artean sei disko argitaratu zituen.
Musika
Itzuli da Zarama
Larunbat gauean eman zuen bueltako lehen kontzertua, Bermeon. Ikusi bideoa BERRIA.INFOko telebistan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu