Itzulpengintzaz ariko dira Galeuscak baturiko idazleak gaur eta bihar, Bartzelonan

Xabier Mendiguren Elizegik, Nikolas Zimarrok eta Inaki Irazabalbeitiak hartuko dute parte ekitaldietan

Galeuscaren 2009ko ekitaldia Arantzazun egin zen, eta 2012koa ere Euskal Herrian egingo da. IMANOL OTEGI / ARP.
Erredakzioa
Donostia
2011ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Itzulpen literarioa: lanbidea eta sormena leloa du Galeusca federazioaren aurtengo biltzarrak, eta Bartzelonan bilduko ditu euskaraz, katalanez eta galizieraz idazten duten idazleak gaur eta bihar, literatur itzulpengintza mintzagai nagusi dutela hainbat alderditatik aztertua.

Edizio digitalaren eragina praktikan eta itzultzailearen eskubideak gaiaren inguruko mahai ingurua izango da biltzarreko aurreneko ekitaldia, gaur, 17:00etan, Bartzelonako Ateneoan. Armando Requeixok (AELG Galizierazko Idazleen Elkartea), Xabier Mendiguren Elizegik (EIE Euskal Idazleen Elkartea) eta Mario Sepulvedak (AELC Katalanezko Idazleen Elkartea) hartuko dute parte, Guillem-Jordi Graells moderatzaile dutela .

Ondoren, Itzulpenaren Nazioarteko Eguna dela gogorarazi, eta hainbat testuren irakurketa egingo dute; jatorrizko hizkuntzan lehenik, itzulita gero, honako parte-hartzaile hauekin: Manuela Palacios (galiziera-ingelesa), Inaki Irazabalbeitia (ingelesa-euskara), Montserrat Abello (ingelesa-katalana), Enric Casasses (italiera/frantses-katalana), Ramon Farres (alemana-katalana) eta Feliu Formosa (alemana-katalana).Aurkezle lanak Bel Olid-ek egingo ditu.

Biharko mahai inguruak, berriz, Autoitzulpena, gure hizkuntzen arteko itzulpena eta gaztelania bitarteko hizkuntza gisa (ala ez) izango du izenburu, eta Manuela Palacios (AELG), Carme Riera (AELC) eta Nicolas Zimarro (EIE) izango dira parte hartzaileak, eta Laura Santamaria moderatzailea, 10:30ean hasita. Ondoren, 12:30ean, Galeusca federazioaren batzarra izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.