Zinema

'Ixcanul-Volcán' filmak irabazi du sari nagusia Miarritzen

Epaimahaiaren saria 'Un monstruo de mil cabezas'-entzat izan da Latinoamerikako zinema eta kulturen jaialdian.

Jayro Bustamanteren 'Ixkanul-Volcán' filmeko irudi bat. BERRIA
Berria.info
2015eko urriaren 3a
20:53
Entzun

Guatemalako herrixka batean bizi da Maria, 17 urteko emazte maia gaztea, Jayro Bustamanteren Ixcanul-Volcán filmeko pertsonaia nagusia. Kafe sailetan egiten du lan, sumendi baten magalean. Hirira ihes egin nahi du, baina ez zaio erraza suertatuko. Berlingo jaialdian Alfred Bauer Zilarrezko Hartza jaso ondoren, Miarritzen sari nagusia jaso du gaur, Latinoamerikako zinema eta kulturen jaialdiko sari banaketan, Jayro Bustamanteren filmak.

Epaimahaiaren saria Un monstruo de mil cabezas-entzat izan da; emakumezko aktore onenarena, Dolores Fonzirentzat (Paulina, Argentina); gizonezko aktore onenarena, Luis Silvarentzat (Desde allá, Venezuala-Mexiko); pubikoaren saria, Luis Estradaren La dictadura perfecta-rentzat.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.