Ahomentan

Izaro eta Gari musikariak izango dira igande honetako 'Ahomentan' solasaldiko protagonistak

2018ko abuztuaren 2a
08:25
Entzun

Igande honetan argitaratuko da Ahomentan serieko bosgarren elkarrizketa. Musikaz, kultur sorkuntzaz, hautu linguistikoaz eta bertze hainbertze gaiez mintzatu dira musikariak.

Hona hemen, Igandean, irakurgai izango denaren aurrerapena:

 Iñaki Garitaonaindia, Gari:

-"Badakit zer gertatzen den abestiak gaztelaniaz egiterakoan. Baina arazoa ez da hori, arazoa da zein gabezia dugun musika industrian, eta zer egin dezakegun egoera hori hobetzeko.

- "Niretzat, nostalgiak ez du indarrik, eta atzera begirakoak ez zaizkit gustatzen, ez bada zentzu poetikoan. Garrantzitsuagoa da bizirik sentitzea, eta ni bizirik nago musikari heldu niolako"

Izaro Andres:

-"Beti ibili behar dut gauzak bi aldiz frogatzen; emakumea naizelako, gaztea naizelako, euskaraz gai beste hizkuntzetan abesten dudalako, musika ofizio izatea nahi dudalako..."

- "Iruditzen zait heroiagoak garela antiheroiak garenean. Alegia, oholtzatik kanpo egiten dugun lan horretan sentitzen dut ari garela benetan gure eskubideen alde borroka egiten".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.