52. Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko sail ofizialean izango diren filmak zeintzuk diren ezagutarazi dute antolatzaileek. Beti izen handiko zinemagileen filmak lehiatzen dira irailaren 17tik25a bitartean Donostiako Zinemaldian, eta aurten ez da gutxiagorako izango.
Jakina denez, Zinamaldiari hasiera emateko Woody Allenen “Melinda eta Melinda” pelikula aurkeztuko da. Lehiaketatik kanpo dagoen arren, ikusmin handia sortuko du ziur. Lehiaketan izango direnak berriz, 1992an eta 1999an urrezko maskorra lortu zuten bi zinemagileren pelikulak izango dira, Adolfo Aristarainen eta Francois Dupeyronen filmak berriak alegia.
Bi pelikula horiekin lehian, Carlos Sorinen, Robert Guediguianen, Michael Winterbottonen eta Victor Gaviriaren filmak izango dira beste batzuren artean.
donostiako nazioarteko zinemaldia
Izen handiko zuzendariak lehiatuko dira Donostiako Zinemaldiko sari nagusiaren bila
Urrezko maskorra eskuratzeko zine zuzendari handiak izango dira lehian. Aurreko urteetan sarituak izandako Adolfo Aristarain eta Francois Dupeyron, besteak beste. Zuzendari horien filmeekin batera, Carlos Sorinen, Robert Guediguianen, Michael Winterbottonen eta Victor Gaviriarenak erakutsiko dira beste batzuren artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu