Buruko hodietan izandako istripu batek eragin zion heriotza, ostegun gauean, Jean Tabary frantziar marrazkilari eta komikigileari. Richard eta Charlie izan ziren haren lehen pertsonaia ezagunak, Vaillant aldizkariaren bidez zabalduak; Totoche eta haren lagunak sortu zituen gero, 1958an, baina Iznogud da Tabaryren pertsonaien artean ezagunena, «kalifaren ordezko kalifa» izateko obsesioak bizi duen bizir erretxina. Rene Goscinnyrekin elkarlanean landu zituen Iznoguden istorioak, 1962tik aurrera, eta Goscinny hil zenean, 1977an,bakarka jarraitu zuen.
Stockholmen sortua zen, 1930ean, baina Frantzian bizi zen aspaldidanik eta Frantziako herritartasuna zuen. Datorren asteartean lur emango diotePont-l'Abbe-d'Arnoult-en, azken 30 urteetan bizi izan den herrian. •
Hilberria. Jean Tabary
Iznoguden gurasoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu