IZUARI BURUZKO GOGOETA ARTIUMEN
Ignasi Aballi, Charo Garaigorta, Pedro G. Romero, Mayte Vieta, Elena Blasco, Marina Nuñez eta Andres Serranoren obra banarekin, gizakiak beldurraren inguruan dituen galderei erantzuna eman nahi die Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoak zabaldu berri duen Beldurra erakusketak. Margolan, marrazki eta eskulturez osatua da erakusketa, eta helburu pedagogikoz taxutua. 2011ko ekainera arte izango da zabalik. Zazpi artelanak museoaren bildumakoak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu